ADI Technical Solutions S. L.
MENÚ
+34 946 85 43 00
es eu fr en

NOTICIAS

ADI Technical Solutions

PUNTA-PUNTAKO TEKNOLOGIA BBK LIVE JAIALDIKO WIFI SAREAN

Aurten ere, ADI TECHNICAL SOLUTIONS arduratu da Bilbon uztailean egiten den BBK Live jaialdiko zuntz optikoaren sarea eta ekipoak instalatzeaz, antolaketan jardun zutenei eta Euskaltelek eskaintzen duen WIFI sareari zerbitzua emateko.

 

Sare horiek Kobetamendiko parkean instalatzeko azpiegitura ADIk egin zuen Euskaltelentzat, 2015ean. Horretarako, mikrozangen teknika erabili zuen, eta, ondoren, zerbitzu horiek eskaintzen diren gune guztiak batzen dituen zuntz optikoaren sarea eraiki zuen.

 

BBK Live jaialdiko Euskaltelen wifi sareak munduko teknologiarik aurreratuena erabiltzen du, Nexmachina enpresak hornitzen eta kudeatzen dituen Cisco Meraki ekipoen bidez.

 

Jaialdiaren esparruan instalatutako 10 antenen bidez, sareak 1GBeko nabigazio-abiadura eskaintzen du, eta beste 500GB antolatzaileentzat bakarrik; 2.500 pertsona konekta daitezke aldi berean.

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn