 
  
 Zuntz optikoak potentzial ikaragarria du telekomunikazio-azpiegituretarako. Orain dela 50 urte aurkitu zuten, baina teknologia hau orain dela gutxi bihurtu da seinaleak garraiatzeko aukera merke eta bideragarria. Gaur egun, zuntz optikoa da edozein telekomunikazio-saretako bide nagusia.
ADI TECHNICAL SOLUTIONS enpresak zerbitzu osoa eskaintzen dizu, zuntz optikoa instalatzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak egiten ditugu. Lan hauek egiten ditugu:
 Ingeniaritza-proiektuak.
 Sare-auditoretza.
 Linea pneumatikoak.
 Fusioak eta amaierak.
 Neurri erreflektometrikoak.
 Sakabanatze kromatikoen neurketak.
 Potentzia-neurketak.
 Agiri teknikoak entregatzea.
ESKATU AHOLKUA: +34 946 85 43 00
 
  
  
  
 Edozein erakundetan, sare-azpiegitura lokala da zerbitzu korporatiboen muina. Zerbitzu erabakigarria da puntuentzako kokapen onena zehazteko.
Informazio-sistema korporatibo bakoitzak datuak transferitzeko bere tasa izan behar du, eraginkorra izango bada. Sare korporatiboan zerbitzu gehiago integratzera bultzatzen gaitu bilakaera teknologikoak; esaterako, VoIP ahots-programa eta bideokonferentzia.
Ondorioz, sare korporatiboak, elementuen arteko konexioa edukitzeaz gain, behar bezala dimentsionatuta, segmentatuta egon behar du, eta QoS zerbitzu-kalitatea eskaini behar du hori eskatzen duten zerbitzuetarako.
Gure Networkingaren, Sare Elementuen eta Kableatu Egituratuen Arloak zerbitzu hauek eskaintzen dizkizu:
 Ingeniaritza.
 Sare-auditoretza.
 Konfigurazioa eta zerbitzuan jartzea.
 Ahots- eta datu-sareak.
 Ethernet sareak.
 Switchinga.
 WIFI sareak.
 Mantentze-lanak.
INFORMAZIO GEHIAGO: +34 946 85 43 00
 
  
  
  
  
  
  
  
  
 Zerbitzu teknologikoak nahitaezkoak dira gure errepide, trenbide-instalazio eta aireportuek behar bezala funtziona dezaten.
Honako zerbitzu hauek ematen ditugu:
 Telebista-zirkuitu itxiko (TBZI) sistemak.
 Seinaleztapen-sistema aldagarriak.
 Zirkulazioaren informazioa.
 Megafonia-sistemak.
 Irrati-komunikazioak.
 Semaforoak.
 Galibo-kontrola.
 Aireztapena.
 Ticketinga.
 Informazio-sistemak.
KONTAKTATU GUREKIN: +34 946 85 43 00