ADI Technical Solutions S. L.
MENU

  +34 946 85 43 00

es eu fr en
ADI Technical Solutions
ADI Technical Solutions

BEHAR DUZUN LEKURA ERAMATEN DUGU ZUNTZA

 

Telekomunikazioen sektorean adituak gara. Zuntz optikoa hedatu eta sare eta soluzio teknologikoak instalatzeko proiektuak zuzentzen ditugu enpresa, erakunde eta garraio-azpiegituretan.


ADI TECHNICAL SOLUTIONS, TELEKOMUNIKAZIO-SAREETAN ADITUAK


Telekomunikazio-sareen sektorean adituak gara, eta Galdakaon (Bizkaia) dugu egoitza. Zuntz optikoa hedatzeko proiektuak eta telekomunikazio-instalazioen proiektuak zuzentzen ditugu enpresa, erakunde eta garraio-azpiegituretan.


Sektorea ondo ezagutzen dugunez, bezero bakoitzari zerbitzu pertsonalizatua eta zuzeneko arreta eskaintzea da gure bokazioa.


Erabilera askoko makina aurreratuenak dauzkagu, baita profesional adituen talde bat ere, goi-mailako prestakuntza eta esperientzia egiaztatua dutenak, eta une bakoitzean behar bakoitzari konponbiderik onena emateko gai dira.

 

 

 


Aldatuz goaz teknologiarekin batera, eta egunero hazten ari gara, gure bezeroen beharrei erantzun eraginkorra emateko.


Jarri gurekin harremanetan, eta hitz egingo dugu: +34 946 85 43 00

BEZEROAK ETA LANKIDEAK

 

 

  

 

 

AZKEN ALBISTEAK

ADI Technical Solutions

Aurten ere, ADI TECHNICAL SOLUTIONS arduratu da Bilbon uztailean egiten den BBK Live jaialdiko zuntz optikoaren sarea eta ekipoak instalatzeaz, antolaketan jardun zutenei eta Euskaltelek eskaintzen duen WIFI sareari zerbitzua emateko.

Leer más

ADI Technical Solutions

2016an Burutain-Iruñea tartea egin ostean, gaur egun ADI TECHNICAL SOLUTIONS mikrozanga bidez zuntz optikoa hedatzen ari da Burutain eta Bera artean, eta Elizondoko adarra ere egiten ari da Nafarroako Gobernuarentzat, Sistem enpresarekin elkarlanean.

Leer más

ADI Technical Solutions

ADI TECHNICAL SOLUTIONS zanga bat zulatzen ari da 26 tonako makina batekin, Autzaganeko (Bizkaia) tunelaren barruan –700 metroko luzera du– kanalizazioak instalatzeko, Excavaciones Cantábricas enpresarekin elkarlanean.

Leer más